LIFE AT-CC Pirinioak
proiektuari buruz
Ekintza klimatikoan lankidetzan
aritzeko estrategia bat

Helburua
«Nazioz gaindiko mendi-eremu erresiliente baterantz» laguntza teknikoko LIFE proiektuaren helburu nagusia da Pirinioetako klima-aldaketaren LIFE proiektu integratu bat lortzeko hautagaitza prestatzea.
Hori lortzeko,
honako hauek landuko dira:

Koordinazio
horizontala
Pirinioetako lurraldeetako politiken artean puntu komunak bilatzea (hots, koordinazio horizontala).

Koordinazio
bertikala
Klima-aldaketaren arloko estatu-politikekiko eta Europako politikarekiko koherentziari eustea (hau da, koordinazio bertikala).

Bi norabideko
prozesua
Kontsulta- eta deliberazio-prozesu bat ezartzea Pirinioetako lurralde guztiekin eta klima-aldaketara egokitzen parte hartzen duten Pirinioetako eragileekin.

Proposamena
Pirinioak mendi-lurralde gisa –eta, beraz, klima-aldaketaren eraginei dagokienez bereziki kaltebera den lurralde gisa– dituen berezitasunak jasoko dituen proposamen bat formalizatzea.

Kapitalizazioa
KAPBren parte-hartzea izan duten nola egungo hala aurreko beste proiektu batzuen emaitzak kapitalizatzea.
Ekintza nagusiak

Parte hartzea
Parte hartzeko prozesu bat garatzea Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (EPiCC) baliozkotu eta osatzeko.

Deliberazioa
Deliberazio- eta ituntze-prozesua, Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (EPiCC) abiaraztea ahalbidetuko duen Plan Operatibo bat zehazteko geroago.

Hautagaitza
LIFE proiektu integratu baterako hautagaitza bat prestatzea, Plan Operatiboaren bidez Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia aplikatzea eta abiaraztea ahalbidetuko duena.

Iraupena
21 hilabete; 2021eko otsailetik 2022ko urrira
Aurrekontua


Dokumentazioa
Deskargatu hemen Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategiaren dokumentazioa
PLEko bazkide diren erakundeak
Bazkide onuradun bakarra Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoa da, zeina zazpi lurraldez osatuta baitago:






